Kimikarin haurrek eta gazteek zientziarekiko duten ikusmina pizteko ekimena da. Proiektua Learning by doing metodologia finlandarrean oinarritua dago, zientziaren aspektu ulergarriena erakutsiz eta “ikasketa” eta “dibertsio” kontzeptuekin loturak sortuz.
Tailerra urtarrilaren 2an eta 3an izango da, Alondegiko Oxford aretoan, 10:30etik 12:30era.
Parte hartu nahi dutenek Alondegia kultur etxean eman beharko dute izena, alondegia@zumaia.eus helbidera idatzita edo 943861056 telefonora deituta. Pertsona bakoitzak gehienez bi partaide apuntatu ahal ditu. Izen-ematea bihar zabalduko dute, ea epea hilaren 30era arte egongo da zabalik.