Sastrakasen urte amaierako irteera

Baleike 2019ko abenduaren 28a

Sastrakas mendiko bizikleta taldeak urteko azken irteera egingo du bihar, igandea. 

Goizeko 8:30ean elkartuko dira Lubaki kiroldegi aurrean, eta, adierazi dutenez, elkartzen diren lagunen arabera erabakiko dute zer ibilbide egin. Zumaia inguruan izango dela eman dute jakitera. Irteera honetan parte hartzeko nahikoa izango da aipatutako orduan kiroldegira hurreratzea.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide