Mendiko bizikleta irteera 2019. urtea amaitzeko

Baleike

Urtea amaitzear da, eta 2019. urte honi bizikleta irteera batekin eman nahi izan dio amaiera Sastrakas mendiko bizikleta taldeak.

Goizeko 8:30ean elkartu da dozena bat lagun kiroldegi aurrean. Hotza izan dute eguneko lehen orduetan. Zumaia inguruko bidezidorretan zehar aritu dira txirrindulariak beraien zaletasuna asetu nahian. Garate, Zarautz, Orio, Zarauzko kanpina zeharkatu dituzte bidea Zumaian amaitzeko. "Oso talde polita izan da, eta baita ibilbidea ere", nabarmendu dute Sastrakaseko lagunek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide