Moilaberriko horma zati batek eman egin du eta betetze materiala Arroarrekara erori da

Baleike 2019ko abenduaren 31

Argazkia: Udaltzaingoa

Eguerdi partean izan da gertakaria. Gernikako arbolatik eta anbulatorio zaharretik hurbil dagoen horma batek eman egin du Moilaberrin. Barruan zegoen betetze materiala Arroarrekara erori da. 

Udaltzaingoak ingurunea balizatu egin du, eta herritarrei eskatzen die balizatutako gunetik ez pasatzeko, horma erortzeko arriskua dagoelako. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide