Presoak etxeratzearen aldeko mezuak hartu zituen atzo Zumaiako kaleak

Baleike 2020ko urtarrilaren 1a

Festa giroaren artean, aldarrikapenak ere bere lekua aurkitu zuen atzo, Urtezahar Gauean. Urteroko legez, euskal presoak etxeratzea eskatzen zuen manifestazioa egin zen Zumaian. 

Beheko plazatik abiatu zen manifestazioa eta Kofradian amaitu zuten. Atera bidera. Orain presoak leloa zeraman pankartaren atzean egin zen martxa, eta ibilbidean zehar presoak kalera ateratzearen aldeko mezuak ere entzun ziren.

Txalaparta doinuekin heldu ziren manifestazioan parte hartu zuten lagunak Kofradiara. Jon Maiak kantatutako bertso sorta baten ondoren, Hertzainaken 564 abestia kantatu zuten. Bideo honetan entzun dezakezue kanta. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide