Hilaren 9ra arte eman daiteke izena memoria lantzeko tailerrean

Baleike 2020ko urtarrilaren 2a

Jarduera prebentiboa da, eta oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzendu diete tailerra.

Adinekoen bizi kalitatea hobetzera bidean, oroimena eta parte hartze aktiboa sustatzeko memoria lantzeko tailerra antolatu du Zumaiako Udalak. Oroimen nahasmenik ez duten 65 urtetik gorako herritarrei zuzendu diete tailerra, eta jarduera prebentiboa izango da. 

Jakinarazi dutenez, urritik abendura arte egin ziren saioetan hiru plaza huts daude. Horrez gain, interesatu gehiago egotekotan, hirugarren talde bat osatuko dute; urtarrilaren 13an hasi eta ekainaren 22ra arte iraungo du tailerrak. 

Hilaren 9ra baino lehen eman beharko da izena, Udaleko Gizarte Zerbitzuen sailean (Brankan). Prezioa 33 eurokoa da.

Astelehen arratsaldetan izango dira saioak: lehen taldea, 15:30etik 17:00etara; bigarren taldea, 17:10etik aurrera. Eskaeraren arabera hirugarren talde bat osatzen bada, orduan zehaztuko da ordutegia. Saio bakoitzak ordu erdiko iraupena izango du eta Gizarte Zentroko bigarren solairuan izango dira (Hogarrean).

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide