Oxford aretoa bete zuten atzo Andoni Egañaren bertso musikatuek

Baleike

Argazkia: Alondegia kultur etxea

Andoni Egaña bertsolariak eta Jon Ostolaza trikitilariak Neretik izeneko bertso sorta musikatua ekarri zuten atzo Zumaiara. Espero bezala, Alondegiko Oxford aretoa txiki geratu zen.

Paperean idatzitako bertso-sorta propio bati osotasuna eman nahi izan dio Egañak ikuskizun honen bidez. Hala, ostolazaren trikiti doinuekin jantzi ditu bertsoak.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide