Irudietan: Errege Magoen laguntzaileek jaso dituzte haurren eskutitzak

Baleike 2020ko urtarrilaren 4a

Ohi bezala, Beheko plazan jaso dituzte Errege Magoentzako eskutitzak haien pajeek. Herriko haurrek ilusioz idatzi dituzte gutunak, eta dagoeneko bideratu dituzte Meltxor, Gaspar eta Baltasarrengana.

Bihar, Errege egun bezperan, desfilea egingo dute Hiru Erregeek. Horren aurretik, bisita berezia egingo diete herriko edadetu eta gaixoei. San Juan eta Otezuri egoitzetan izango dira, baita hala eskatzen duten etxeetan ere.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide