Aldi baterako administrari bat kontratatuko du Udalak

Baleike 2020ko urtarrilaren 9a

Interesa dutenek urtarrilaren 28ra arteko epea dute izena emateko. Horrez gain, lan poltsa osatuko da, administrari postuetan sor daitezkeen behar puntualei erantzuteko.

Zumaiako Udalak jakinarazi duenez, administrari bat kontratatuko du aldi baterako. Herritarrentzako Arreta Zerbitzua (HAZ) osatzeko helburuarekin egin du deialdia, eta interesa dutenek urtarrilaren 28a baino lehen eman beharko dute izena. Izen-ematea internetez nahiz udaletxean bertan egin daiteke.

Horrez gain, deialdi honekin lan poltsa osatuko du udalak, administrari mailako lanpostuetan sor daitezkeen aldi baterako beharrak betetzeko.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide