Asteburu honetan jokatu da Gipuzkoako Xake Ligako lehen jardunaldia, eta bertan aritu dira, lehenengoz, Zumaiako xakelariak. Iñaki Arrietak, Kepa Aizpuruak eta Xabier Aranzabalek beren partidak irabazi dituzte, eta Fermin Laurobak berdinketa lortu du. Lehen jardunaldia Eibar "B" taldearen aurka jokatu dute, eta lidertza lortu dute, 3,5 puntu eskuratuta. Bigarren jardunaldia Bergaran izango da, hilaren 18an.
Xakeaz gozatu nahi izanez gero, Kbi Zumaiako xake klubeko kideok gogorarazi nahi dizuegu gure lokala zabalik dagoela ostiralero, 17:30etik aurrera, xakean aritu nahi duen edonorentzat. Animatu!