Larunbat arratsaldean ezin izango da kiroldegiko igerilekua erabili

Baleike 2020ko urtarrilaren 14a

Larunbatean igeriketa proba bat izango da Lubaki kiroldegian. Igerilekua herritarrentzat itxita egongo da probak iraun bitartean.

Alebin ligako 4.jardunaldia jokatuko da larunbat honetan, hilak 18, Lubaki kiroldegiko igerilekuan. Probak iraun bitartean igerilekua itxita egongo da herritarrentzat. Hala eta guztiz ere, gainontzeko instalazioak erabilgarri egongo direla jakinarazi du Udalak. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide