Udaltzaingoa Moilaberriko geltokian egongo da ostegun honetatik aurrera

Baleike 2020ko urtarrilaren 15a

Fielatoa eraberritzeko lanak egingo dituzte datozen lau hilabeteetan. Hori dela eta, bihartik aurrera eta obrak amaitu bitartean, Moilaberriko tren geltoki zaharrean egongo da Udaltzaingoa.

Udaltzaingoarekin harremanetan jartzeko Mendaro Marinela 6ko egoitzara joan ahal izango da, 943-14 32 32 deitu, edo udaltzaingoa@zumaia.eus helbidera idatzi. Goizeko 7:00etatik 21:00etara bitartean izaten dira udaltzainak lanean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide