Garaipen ona lortu zuten Kbi Zumaiako xakelari Fermin Laurobak, Xabier Aranzabalek eta Iñaki Arrietak beren partidak irabazita. Kepa Aizpuruak, aldiz, ezin izan zuen bere aurkaria gailendu, 3 orduko partida jokatu eta gero. Aipamen berezia Iñaki Arrietak merezi du, lehen aldia baita maila honetako xake txapelketatan parte hartzen duena; oraingoz, 2 partida jokatu, eta biak irabazi ditu.
Hurrengo jardunaldia Zumaian jokatuko dute, larunbatean, hilak 25, arratsaldeko 16:00etan, Alfil C talde beasaindarraren aurka.