Igande goizaldean, 6:00ak aldera, sutea izan zen Ignacio Zuloaga plazan. Hiru edukiontzi itzali behar izan zituzten suhiltzaileek. Lehenago, larunbateko 22:00ak aldera ere Foronda jauregiaren inguruan piztutako su txiki bat itzali behar izan zuten.
Ertzaintzaren arabera, nahita eragindakoak izan dira. Azken asteotan hainbat sute izan dira herrian. Urtarrilaren 12an Juan Belmonte kalean edukiontzi baten inguruan piztu zen sua, eta bi egun beranduago, Amaia plazan.