Mady Diame boxeatzaileak Donostiako intergymean parte hartuko du ostiralean

Baleike 2020ko urtarrilaren 22a

Mady Diame (ezkerrean) eta Ruben Arredondo Zumaia Cuban Boxingeko arduraduna

Anoetako gimnasioan izango da intergyma, eta oraingoan ateak zabalik egongo dira ikusle boxeozale ororentzat, 19:00etatik aurrera.

Zumaia Cuban Boxing klubeko Mady Diame boxeolariak Anoetako gimnasioan (Donostia) egingo den intergymean parte hartuko du ostiral honetan. Klub horretako boxeolari bakarra izango da, eta 64 kiloko kategorian arituko da.

Hainbat gimnasiotako boxeolariek egingo dute borroka, eta azken intergymean ez bezala, oraingoan boxeozaleek aukera izango dute borrokak ikusteko. Sarrera doakoa izango da, eta 19:00etan hasiko dira norgehiagokak.

Pasa den martxoan ere igo zen Diame intergymeko ringera. Zumaiako klubeko beste bi kide ere izan ziren ordukoan lehian; Aner Oianguren eta Imanol Odriozola, hain zuzen. Oraingoan bera bakarrik joango da klubetik.

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide