Kalera kalera dinamikako eta Sortuko kideen atxiloketak salatzeko elkarretaratzea deitu dute

Baleike 2020ko urtarrilaren 22a

Guardia Zibilak Oihana Garmendia, Oihana San Vicente, Antton Ruiz eta Haimar Altuna atxilotu ditu gaur goizaldean. Atxiloketak salatzeko, protesta deitu du Zumaiako Sortuk arratsalderako. 

Guardia Zibilak Antton Lopez Kubati eta Oihana San Vicente Kalera Kalera euskal presoen aldeko dinamikako kideak, Oihana Garmendia Arabako Sortuko politika arduraduna eta Haimar Altuna Gipuzkoako Sortuko arduraduna atxilotu ditu gaur goizaldean. Zenbait iturriren arabera, presoei egindako ongietorriekin izan dezakete lotura atxiloketek.

Atxiloketa horiek salatzeko, elkarretaratzea deitu du Zumaiako Sortuk gaur arratsalderako. Magnoliopean elkartuko dira 20:00etan, Atxilotuak askatu. Bakea eta askatasuna irabaztera lelopean.

Jaso atxiloketen informazio eguneratuaren berri Zarauzko Hitza-n.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide