Beheko Plaza elkarteak Andaluziara bidaia antolatu du bazkideentzat, 2020ko martxoaren 23tik 29ra. Antolatzaileen asmoa da Granada, Sevilla, Cordoba, El Caminito del Rey eta beste hainbat herri bisitatzea.
Bidaian parte hartu nahi dutenek urtarrilaren 27tik aurrera eman dezakete izena, Beheko Plaza elkartean, bulego orduetan, hau da, 11:00etatik 12:00etara. Bidaiaren inguruko xehetasunak erretiratu eta pentsiodunen etxeko iragarki-oholan jarriko dituzte.