Sonakay musika taldeak Sanagustinen emango duen kontzerturako bi sarrera zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike

Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da Sonakay, larunbatean. Asteazken eguerdira arte izango da zozketan parte hartzeko aukera. 

Euskal eta ijito sustrai indartsuak dituen musika talde donostiarra Azpeitiko Sanagustin kulturgunean izango da larunbatean, otsailaren 1ean. Kulturaz Azpeitiko Kultur Kooperatibak emandako bi lagunentzako sarrerak zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Asteazken eguerdira bitarte izango da parte hartzeko aukera, hemen klik eginda. 

Gogoratu beharrezkoa dela bazkide izatea. Zorte on!

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide