Gutxieneko zerbitzuak izango dira bihar trenetan eta autobusetan

Baleike

Biharko deituta dagoen greba orokorra dela-eta, Euskotrenek eta Lurraldebusek gutxieneko zerbitzuak bermatuko dituztela adierazi dute. 

Hala, Zumaiatik Donostiara eta Zumaiatik Bilborako lineatan orduro izango dira trenak. Donostiarako noranzkoan goizeko 06:00etan izango da lehen trena, eta 07:30etik aurrera orduro izango dira, 22:30ak arte.

Bilborako noranzkoan kontuan hartu behar da tren zerbitzua etenda dagoela Zumaia eta Deba artean, eta busez egiten direla bi herrien arteko bidaiak. Lehen busa 05:59an aterako da, eta orduro izango dira 21:59ak arte. 

Autobusei dagokionez, grebak eragina izango kostaldeko zein barrualdeko zerbitzuetan. Hemen dago linea bakoitzean izango diren gutxieneko zerbitzuak.

Autobusak Gipuzkoa Urtarrilak30 by baleike on Scribd

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide