'El hoyo' filma emango dute asteburuan Aita Marin

Baleike

Galder Gaztelu-Urrutia zinema zuzendari bilbotarraren azken luzemetraia ohiko ordutegian ikusi ahal izango da.

Zulo bat da istorioaren protagonista. Bertan, hainbat maila daude, eta inork ez daki zenbat diren zehazki. Maila bakoitzeko, bi pertsona daude, eta denentzako jana dago, egunero banatzen baitute, plataforma baten bitartez. El Hoyo Bilbon filmatua dago.

Ordutegia: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide