Flysch Traileko hirugarren entrenamendu gidatua izango da igandean

Baleike

Maiatzaren 3an jokatuko den lasterketa prestatzeko entrenamendua izango da. Mendata ingurura joko dute korrikalariek.

Flysch Trail lasterketa maiatzaren 3an jokatuko da aurten. Lasterketa prestatzeko, hainbat entrenamendu saio proposatu dituzte antolakuntzatik. Hain zuzen ere, igande honetan, otsailaren 2an, egingo dute hirugarrengoa.

Lubaki kiroldegian elkartuko dira 8:00etan. Maratoi erdiko distantzia korrituko dutenek Arantza aldera joko dute, eta maratoia egingo dutenek, Mendata ingurura. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide