[ZOZKETA] Bidasoa-Ademar partidarako bi sarrera zozkatuko ditugu bazkideen artean

Baleike

Irungo Bidasoa eskubaloi taldeak Leongo Ademar hartuko du asteazken honetan, Asobal ligako norgehiagokan. Partida 19:00etan hasiko da, Irungo Artaleku kiroldegian. 

Partida hau ikusteko bi sarrera (lagun batentzako bi sarrera) zozkatuko ditugu Baleikeko bazkideen artean. Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Saridunaren izena astelehen eguerdian aterako dugu. 

Ligako bigarren eta hirugarren sailkatuak neurtuko dira asteazkenean Irunen. Etxeko taldea, Bidasoa, hirugarren da sailkapenean, 24 punturekin; Ademar, berriz, bigarren da, bi puntu gehiagorekin. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide