Emaitza bikainak lortu dituzte Telmo Deuneko batelek Txintxerpen

Baleike 2020ko otsailaren 1a

Argazkia: Telmo Deun A.E.

Gipuzkoako batel ligako bigarren jardunaldia jokatu da gaur goizean, Trintxerpen. Zumaiako ontziek lan bikaina egin dute gaurko estropadetan. 

Emakumezkoetan, haurren mailan, bosgarren izan da Telmo Deun arraun elkarteko ontzia. Batel mistoa, berriz, 11. izan da. Promesa mailan, Zumaiako A ontzia hirugarren izan da, eta B batela hamabigarren.

Gizonezkoei dagokionez, bigarren izan da Zumaia infantil mailan. Kadetetan garaipena lortu du D ontziak, eta A batela bigarren izan da; B ontzia hamargarren sailkattu da, eta C ontzia 14. Jubeniletan, berriz, bigarren izan da Zumaia.  

Ligako hirugarren jardunaldia bihar bertan jokatuko da, goizeko 11:00etatik aurrera, Pasaian bertan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide