Zauritu bat atera dute helikopteroz labarretatik

Baleike 2020ko otsailaren 2a

Mendata parean izan da gertaera arratsaldeko lehen orduetan. Labarretan zebilen pertsona batek min hartu du belaunean, eta larrialdi zerbitzuak bertaratu dira harraldetik ateratzeko.

Ertzaintzaren erreskate taldeak atera du zauritua helikopteroz, eta Santiagoko hondartzara eraman du. Haren bila joan den anbulantzia, baina, hondarretan trabatuta geratu da, eta herritar baten ibilgailuaren laguntza behar izan dute azkenean anbulantzia hondartzatik ateratzeko. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide