Familia giroan, jolasean

Baleike 2020ko otsailaren 3a

Zumaiako Ludotekak abian jarritako Familia giroan egitasmoaren barruan, jolasean ibili ziren gurasoak beraien haurrekin. 

Eguraldia lagun zutela, hasiera batean eraikineko terrazan talde jokoak egin zituzten. Behin ilundu zuenean, mahaietan banatu eta beste era batzuetako jolasekin gozatzeko aukera izan zuten haurrek zein helduek.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide