Kantu kalejira egingo du Beheko Plaza abesbatzak bihar, Santa Ageda egun bezperan

Baleike

Beheko Plaza abesbatza kalera aterako da bihar, hilaren 4an, Santa Ageda egun bezperan. Ohikoa duenez, kantu kalejira egingo du Agustin Zubimendik zuzendutako abesbatzak egun honetan.

Taldea 18:00etan abiatuko da Gurrutxaga plazatik, eta herriko kaleetan zehar arituko dira bertsoak eta koplak abesten.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide