[BIDEOA] Beheko Plaza abesbatzak Zumaiako kaleak girotu ditu koplekin

Baleike

Eguraldia ez da aproposena izan, baina Agustin Zubimendik zuzentzen duen Beheko Plaza abesbatza kalez kale ibili da Santa Ageda egunaren bezperan. 

Hogarrean elkartu dira abeslariak, eta han egin dute lehen kantu saioa. Gero, Gurrutxaga plazatik abiatuta, alde zaharrera joan dira, eta handik Zumaiako beste leku batzuetara. Egun honekin lotutako koplekin girotu du koruak herria.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide