Zozkatu ditugu 'Ilegales' taldeak Sanagustinen emango duen kontzerturako sarrerak

Baleike 2020ko ots. 14a, 16:54

Bihar emango du kontzertua Azpeitiko Sanagustin kulturgunean, 22:30ean hasita.

Baleikeko bazkide izateak baditu bere abantailak, horien artean, establezimenduek eskainitako produktu edota zerbitzuen zozketak. Aste honetan, Azpeitiko Sanagustin kulturgunean Ilegales musika taldeak eskainiko duen kontzerturako bina sarrera bikoitz zozkatu ditugu. Saridunak atera ditugu dagoeneko: Ainhoa Romaneliri eta Elena Matari egokitu zaizkie. Sarrerak Sanagustin kulturguneko leihatilan izango dituzte kontzertua hasi aurretik. 

Datorren astean itzuliko gara zozketa gehiagorekin. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide