Erabat berrituta zabalduko ditu berriro ateak Itzurun tabernak bihar goizean. Barra lekuz aldatu dute, eta sukaldea handitu ere bai. Komunak berritu eta handitu dituzte, irisgarritasuna hobetzeko.
Eskaintzari dagokionez, menu beganoa ere aukeran izango dute bezeroek.