Fokuak ipini ditu Udalak ibaian, piraguistek ilundu ondoren entrenatzeko

Baleike 2020ko ots. 19a, 20:22

Piraguistek ilunpean egin behar izaten dituzte beraien entrenamenduak negu garaian. Garaiari lotutako hotzari eta hezetasunari iluntasuna ere gehietzen zaio. Arriskuak ekiditeko, ibaiaren zati bat argiztatzea eskatzen zuten Itxas-Gain klubetik. 

Eskari horri erantzunez, Udalak led fokoak ipini ditu itsas kiroldegitik trenzubi ingurura doan tartean, hiru puntutan erriora begira. Udalak esan duenez, foko horiek programazio automatiko bidez piztu eta itzaliko dira, eta asmoa da asteartetik-ostiralera egunean pare bat orduz piztea, piraguisten entrenatzeko ordutegiarekin batera. Gainontzean, itzalita egongo direla adierazi du.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide