Sutea piztu da hustuta dagoen Urolako trenbideko eraikin batean

Baleike 2020ko otsailaren 22a

Argazkia: Gipuzkoako Suhiltzaileak

Gertaera gaueko 3:30ak aldera izan da. Hustuta dagoen eraikinean sutea piztu da. Kostako eta Urolako suhiltzaileak gerturatu dira, eta sua amatatzea lortu dute. Ez da zauriturik izan.

Suhiltzaileak eraikinean sartu direnean hutsik zegoen, eta argindarrik gabe. 

Urolako trenbide alboan dagoen eraikina da su hartu duena, eta tren estaziorik hurbil dago. Pasokoa du izena, trenbide pasagunea (pasonibela) alboan zegoelako.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide