Adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko epea zabaldu dute

Baleike

Gipuzkoako Foru Aldundiak adinekoen egoitzetan aldi baterako egonaldiak egiteko aukera zabaltzen du. Era horretan, zaintzaile lanetan aritzen diren familiartekoek atsedena har dezakete. Egonaldi programa horretan parte hartzeko epea zabalik dago. 

Programa honen bidez, adinekoa zaintzeko lanetan aritzen diren familiartekoei atseden hartzeko epe bat eskaintzen zaio. Horretarako, adinekoen aldi baterako egoitza zerbitzua eskaintzen zaio nagusiari.

Egonaldi hauetako daten arabera, epe jakin bat dago.

  • Ekaineko bigarren hamabostaldiko egonaldietarako: martxoak 30
  • Uztaileko egonaldietarako: apirilak 10
  • Abuztuko egonaldietarako: maiatzak 28
  • Iraileko lehenengo hamabostaldiko egonaldietarako: ekainak 25
  • Abenduko eta urtarrilaren 7ra arteko egonaldietarako: urriak 8

Egonaldi hauen berri izateko, edo eskaerak egiteko, Udaleko Gizarte Zerbitzuetara jo daiteke, Branka eraikinean (Aizkorri kalea, 4 / 943-86 22 00).

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide