'Judy' eta 'Volando juntos' pelikulak emango dituzte asteburuan Aita Marin

Baleike

Asteburu honetan bi pelikula emango dituzte Aita Mari zinema aretoan. Judy eta Volando juntos. 

Jufy Garland aktore estatubatuarraren azken urteak kontatzen ditu Judy dramak. Filma honetan egindako lanarengatik aktore onenaren saria jaso berri du Renée Zellwegerrek.

Ohiko ordutegian emango da: ostiralean 22:15ean, larunbatean 19:30ean eta 22:15ean, eta igandean eta astelehenean, ikuslearen eguna, 19:30ean.

Igandean, berriz, Volando juntos filma frantziarra emango da, 16:30ean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide