Zozketan parte hartzeko hemen dago aukera. Saridunen izenak asteazken eguerdian aterako ditugu.
Sinopsia
Nola egin saltaka norbere gorputzetik?
Korrika ibiltzea azelerazioari, pausu markatuei men egitea da running-aren kulturan. Saltaka egiteko ordea, gorputzaren memoriaren txokoetan gelditzera gonbidatzen gaituen antzerki-performancea da honakoa. Sententzia medikoak, ibilera okerrak, desira ironikoak eta diziplinamendu a riketak gurutzatzen diren geraleku konkretua arakatzeko parada. Erresistentzia intimoak zeharkatu eta disidentziarako agertokiak asmatzea “ diskapazitatea” kontzeptua bar rutik lehertzeko. Makinaren dardara eta mamuak konpartitzea.
Azkarrago harrapatzen ei zaio gezurtiari herrenari baino. Ibilian-ibilian baina, egia entrenatzen den gezurra besterik ez da. Martxan dabilen promesa.