Emakumeen Nazioarteko Egunean kaleak hartu eta borroka feministara batzeko emakumeek dituzten arrazoi ugariak bildu dituzte Zumaiako Mugimendu Feministako kideek bideo honetan.
Besteak beste, "eredu diren emakume pentsiodunak, lan esklabua duten Malen Etxeako kideak, gizartea feminismotik eraldatu nahi duen Emakumeon* Etxea, etorkizuneko giltza diren emakume gazteak zein arrazakeria jasaten duten emakumeak" ikusarazi nahi izan dituzte.