Martxoak 8 - 2020

Herriko emakumeen murala egin dute Zumaiako Herri Eskolako ikasleek

Baleike

DBH 2. mailako ikasleak aritu dira mural hori egiten, emakume horiek eta beren lana ikusarazteko helburuarekin. 

Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, herriko emakume erreferentez osatutako murala osatu dute Zumaiako Herri Eskolako ikasleek. Zehazki, DBH 2. mailako ikasleak aritu dira lan hori egiten, emakume horiek eta beren lana ikusarazteko helburuarekin. 

Ekitaldi batean aurkeztu dute murala, eta bertan izan dira mugimendu feministako kideak ere. Ondoren, zuzendaritzako kideen, irakasleen eta ikasleen aldetik opari bana jaso dute asanblada feministakoek. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide