Arritxu Iribar esataria gonbidatu dute Gure Kasa saiora

Baleike 2020ko martxoaren 6a

Kiroletan aritzen diren emakumezko bi kazetari gonbidatu zituzten ETB-1ko Gure Kasa saiora: Ana Ramos eta Arritxu Iribar. 

Arritxu Iribar Euskadi Irratiko kirol esataria da; Ana Ramos, berriz, Euskal Telebistakoa, biak kirolzale amorratuak. Arritxuren gustokoena txirrindularitza da; eta Anarena, futbola.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide