TAO sistemaren inguruko hausnarketa saioak egingo ditu Udalak astelehenean eta asteartean

Baleike 2020ko martxoaren 8a

Autoen aparkamendu sistema hizpide izango da datorren astean Zumaian. Bi bilera ireki egingo ditu Udalak TAO sistemaren inguruan: astelehenean lehena, euskaraz, eta asteartean bigarrena, gaztelaniaz. 

Aparkamenduaren erregulazio sistemaren inguruan herritarrekin batera hausnartuko dute udal-ordezkariek datorren aste hasieran. Gogoetari berrekin eta 2020-2021 hausnarketa faseari hasiera emango diote saio hauekin. Horretarako, ordenantza berriaren zirriborroa aurkeztuko diete herritarrei.

Bi eztabaida saio antolatu dituzte, lehena euskaraz eta bigarrena gazteleraz. Martxoaren 9an, astelehenean, izango da euskarazko saioa, 18:30ean Alondegiko Oxford aretoan. Martxoaren 10ean, asteartean, gaztelerazko saioa egingo dute, ordu eta leku berean.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide