Inauterietako lehiaketako irabazleek jaso dute saria

Baleike

Inauterietako Herritarren sariak banatu dituzte.

Sariak gaur arratsaldean banatu dira Oxford Aretoan. 'Pikapiedrak' lortu zuen taldeka boto gehien, eta 'Azafatak' banakako edo binakakoa. Bere aldetik, Maria Lopezen inauterietako kartelak jaso ditu herritarren boto gehien.

Azken urteotan bezala, Photocall baten bidez erabaki dira aurten ere Inauterietako Herritarren sariak. 'Pikapiedrak' lortu zuen taldeka boto gehien, eta 'Azafatak' banakako edo binakakoa. Horrenbestez, taldekako irabazleak 200 euro jaso ditu eta banakako eta binakako kategoriakoak 80. Gerturen erosketa txartelean jaso dute ordainsaria, Zumaiako merkatari eta ostalarien elkartearen parte diren establezimenduetan erabili ahal izateko.

Bestalde, Maria Lopezek jaso du herritarren botoen bidez erabaki den kartel lehiaketako saria. Azken sari honekin, Lopezek bi sari lortu ditu. Izan ere, bere karteleko arrain pailazoak iragarri zituen Zumaiako Inauteriak. 

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide