Gauerdiko manifestazioaren ondoren, gaur eguerdian jarraituko dute Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatutako ekintzek.
Hau da egitaraua:
12.30: Manifestazioa Saregile plazatik abiatuta. Amaieran, Malen Etxea elkarteak ‘Piramide’ performancea eta beste hainbat ekintza.
14.00: Bazkari feminista.
18.00: Manifestazioa Donostian.
Egitaraua emakumeon* etxeak, Mugimendu Feminisitak, Berdintasun Foroak, Malen Etxeak eta Udalak elkarlanean osatu dute. Deialdiek izango dute jarraipenik beste zenbait egunetan:
Martxoak 11, asteazkena, 18:30ean: Sexualitateak: bizipen transexualei begirada bat hitzaldia, Rina Cabezaren eskutik. Oxforden.
Martxoak 25, asteazkena, 18:30ean: La deconstruccion del amor romantico como prevencion de la violencia de genero hitzaldia, Loredi Salegiren eskutik, Hogarreko erabilera anitzeko gelan.
Martxoak 31, asteartea, 18:30ean: Brecha orgasmica hitzaldia, Paola Damontiren eskutik, Oxforden.
Apirilak 2, osteguna, 22:00etan: Zinegoak: Indianara filma, Aita Marin. Brasilgo portugesez izango da, gaztelerazko eta ingelesezko azpitituluekin.