-Zer, orain ere lanean?
-Beno, ahal den bitartean…
-Guk errazena egiten dugu, kexatu: “Zer zikina dagoen…”. Eta kentzeko, zeinek kendu behar duen ere ez dakigu, eta zain egoten gara…
-Batek esango du Costasena dela ardura, eta Costasek esango du portuena dela, eta portuetakoek Udalarena dela, baina, azkenean, jaso gabe, eta dena txerri eginda… Ez da posible honela edukitzea.
Laguna animatu dut, eta eskertu diot egiten duen ahalegina.
Txalo bero bat inoren zain egon gabe egiteko ekimena hartzen duten horiei guztiei.