Emakumeen Nazioarteko Eguna da gaur, eta horregatik, ehunka herritar atera da kalera berdintasuna nahiz borroka feminista aldarrikatzera. Eguerdian manifestazio jendetsua egin dute herriko kaleetan barna, eta ondoren, Torreberri gaztetxearen kanpoaldean bazkaltzen izan dira emakume asko. Antolatzaileekin eta emakume batzuekin hitz egin du han BALEIKEk.