Zumaiarrak nagusi kluben arteko txapelketako finaletan

Baleike 2020ko martxoaren 9a

Ezker hormako Euskal Herriko kluben arteko txapelketako finalak jokatu dira asteburu honetan. Zumaiako pilotariak nagusi izan dira jokatutako bi partidetan. 

Nagusien mailako finalak jokatu ziren ostiralean, Markina-Xemeinen. Ohoreko mailako finalean, Cosme Agirrek eta Unai Urangak osatutako bikoteak 30-23 emaitzarekin irabazi zioten Olharroa klubeko bikoteari.

Larunbatean jokatu zen kadete mailako txapelketa finala, Donostian, eta Gonzale Agirrek eta Julen Cabanillasek 30-19 emaitzarekin nagusitu ziren Luzean klubeko ordezkarien aurka jokatutako norgehiagokan.

Frida Watkins eta Maite Ortiz de Mendibil pilotariek Berriatuako txapelketako finalak jokatu dituzte asteburu honetan, bakoitzak bere mailan. Ez ziren gai partidak irabazteko, baina maila polita erakutsi zuten partidetan.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide