Ostegunean bukatzen da Errigorako produktuak eskatzeko epea

Baleike

Nafar hegoaldeko uztako produktuak eskatzeko epea ixtear da. Martxoaren 12a, osteguna, da Errigorako produktu hauek eskatzeko azken eguna.

Nafarroa hegoaldeko oliba olio birjina estra (bost litroko bidoietan), eta arroza, pasta eta kontserbak (hamabi ontziko sortetan) erosi daitezke kanpaina honetan. Euskaraz etiketatuta eta ekoizlearen jatorrizko prezioan daude salgai. 

Paperean, Zumaian, Agurtzane okindegian, Ilargi tabernan eta Inpernupe tabernan eskatu daitezke; online, berriz, Errigoraren webgunean.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide