Bilera honetan Euskaraldiaren dinamizatzaileak, udal teknikariak eta ordezkariak, eta herriko elkarte eta entitateetako ordezkariak bilduko dira. Herritarrek ere parte hartu ahal izango dute, hala nahi izanez gero.
Iaz egin zen lehen Euskaraldia. Ekimen haren helburu nagusia herritarren hizkuntza ohiturak aldatuta euskararen erabilera handitzea izan zen. 2020ko udazkenean egingo den bigarren ariketa sozialak bi ardatz izango ditu: herritarren arteko hizkuntza ohituretan eragitea eta entitateen funtzionamenduan euskararen erabilera hazteko neurriak bultzatzea.