Udako txalupa zerbitzua esleitzeko oinarriak argitaratu ditu Udalak

Baleike 2020ko martxoaren 11

Hilaren 26ra arte jasoko dituzte eskaintzak.

Txomin Agirre eta Santiago hondartza lotzen dituen txalupa zerbitzuaren esleipena jarri du martxan Zumaiako Udalak. Interesa dutenek Kontratatzailearen profilean aurkituko dute informazio guztia. Hilaren 26a, osteguna, izango da eskaintzak aurkezteko azken eguna.

Ekainaren erdialdetik irailaren erdialdera bitarte eskaintzen da zerbitzu hori, irisgarritasuna hobetu eta herri barruan autoen joan-etorriak gutxitzeko helburuarekin. 

 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide