Oraingoz ez dute baieztatu koronabirus kasurik Urola Kostan, baina urrun zirudiena gerturatu egin da, bai behintzat neurriei dagokienez: Gipuzkoako eta Bizkaiko ikastetxe guztiak ixtea erabaki berri du Eusko Jaurlaritzak. Prentsaurrean emango ditu azalpenak Jaurlaritzak 13:00etan.