Futbol eta eskubaloi jarduerak ere bertan behera geratu dira koronabirusagatik

Baleike 2020ko mar. 12a, 16:15

Koronabirusa ere ari da eragiten kirol federatuan. Hala, ez da futbol edo eskubaloi partidarik jokatuko, gutxienez, datozen 15 eguneran. Entrenamendurik ez egitea ere gomendatzen da.

Instituzioen gomendioei jaramo eginez hartu dute erabakia. Gauzak horrela, Pulpoko eskubaloi taldeek eta Zumaiakoren futbol taldeek ez dituzte partidak jokatuko datozen hamabost egunotan. 

Ez hori bakarrik, entrenamendurik ez egitea ere gomendatu dute. 

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide