Laneko prebentzio neurriak ezarri ditu Baleikek koronabirusa dela-eta

Baleike 2020ko mar. 13a, 11:26

Ahal den neurrian etxetik lan egitea eta lanerako ezinbesteko harremanetan aurrez aurreko topaketak saihestea dira ezarri diren neurrietako batzuk.

Urolako Komunikazio Taldeak, eta Baleikek tartean, koronabirusaren hedapena saihesteko protokoloa ezarri du bere langileentzat. Hainbat prebentzio neurri jarraitzen ari dira dagoeneko langileak.

Osakidetzak eman dituen aholku orokorrak jarraitzeaz gain -horretarako baliabideak jarri dira langileen eskura-, lana etxetik egingo dute datozen egunetan Baleikeko langileek eta datozen bi astetan ez dira bulegoan lanean ariko. Bilerak ere, ahal dela, on line sistemak erabiliz egingo dituzte, eta gauza bera egiten ahaleginduko dira lanerako beharrezkoak dituzten hartu-emanetan ere; elkarrizketatuekin-eta ahal bada aurrez aurreko topaketak saihesteko, harremanak telefonoz edota e-postaz egiten saiatuko dira langileak.

Zumaia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide