"Alarma egoeraren edukia zehatzago ezagutzen dugunean argibide gehiago emango ditugu datozen egunetarako", azaldu du San Pedro parrokiak.
Martxoaren 14rako programatuta zegoen hileta senitartekoekin bakarrik ospatuko da.
Koronabirusaren krisialdiak eragina du elizkizunetan ere. San Pedro parrokiak adierazi duenez, igande honetan, martxoaren 15ean, ez da mezarik izango Zumaiako, Oikiako eta Aizarnazabalgo parrokietan. "Larrialdi honetan gotzainak igandearen gorde beharra dispentsatzen du", gaineratu du.